Saturday, July 30, 2005

 

san ianzio durango 2005

San Inazio eguna ospatzen ari gara. Zein zentsu, zein esan nahi izan dezake gaur egun guretzat Inazio bezalako Santu batek? Gaurko irakurgaiak horri buruz pistaren bat ematen digute: Dizernimenduaa. Gauza onak edo txarrak egiterakoan, lehen irakurgaian, jasotakoarengatik eskerrak emateko dizernimendua, bigarren irakurgaia eta erreinuaren alde egiteko dizernimendua; ebanjelioa. Inazio azaltzen zaigu elizaren dizernimenduaren maisu bezala eta gogo jardunetan eskeintzen digun bidean argi ikus dezakegu gure santuaren maisutasuna.
Gaur agian Inaziok azaltzen digun ibilbidera begira dezakegu eta ikusi nola Inaziok izugarrizko gaurkotasuna izan dezake. Horretarako gogojardunen ibilbidean oinarrituko naiz.

Inazioren lehen urratsa konbertsioa da, ikusi, sentitu bere bizitza ez doala guztiz ondo eta zerbait gehiago behar duela bere bihotza asetzeko laina. Gure mundua antzeko dabil, gure gizarteak behar guztiak aseturik ditu, baina bihotzak, arimak zerbait gehiago eskatzen du bere gizatasuna bete ahal izateko. Aparatuak, baliabideak, erakundeak,... baina gauza guzti hauekin zoriontsuago al gara? Nik ez dut uste. Beraz Inaziori gertatu zitzaion moduan geuk ere egarri, gose azaltzen gara, eta egarri hori ez digute gauzak kentzen, zerbait gehiago behar dugu.

Bigarren hurratsa benetan polita da. Inaziok erakutsiko digu mundua Jainkoaren begiekin begiratzen. Enkarnazioaren kontenplazioan, Inaziok esaten digu nola Jainkoak begiratzen gaituen, eta bere begirada errukitsuaren ondorioz, salbazioa datorrela: HAGAMOS REDENCION dio Jainkoak. Gure Jainkoak mundua maitatzen du, eta mundua, hau da geu maitatzen gaituelako bere semea bidaltzen du; baina ez superman bat bezala, baizik eta gizaki xume bezala. Beraz urrats honen gonbidapena begirada batetik hazten da: Ikas dezagun mundua Jainkoaren begirada errukitsuarekin ikusten eta maitatzen. Bertan ikus dezakegu gauza asko: injustizia, giza eskubideak, gosez hiltzen diren haurrak eta kantzerra sendatzen dituen medikuntza, internet, famili berriak, fundamentalistak, progesistak, ekologistak, kutsadura, ingurugiroa, haurrak izan nahi dituzten gurasoak eta abortatzen duten gurasoak, heterosexualak, homosexualak, jende erlijiosoa eta sinesten ez dutenak, ....

Eta begirada horretatik salbazioa dator enkarnazioaren bitartez, Inazio momentu horretatik aurrera Jesusekin bat egiten saiatuko da momentu oro, eta bertan Jesusen laguntzaile bihurtu nahi du, mundura benetako bizia aldarrikatzeko.

Hirugarren urratsa. Jesusekin egiten den bide hau oztopoz beterik dago, eta baita ere bide horretan gurutzea azaltzen da. Gure herrian ondo dakigu bakearen alde egiteko zenbat sufritu behar den eta zenbat geratzen diren bidean ia itxuraz ezer lortu barik. Jainkoaren erreinuaren aldarrikapenak bere kostuak ditu, bere sufrimendua dakar, eta Inazio, ez dela batere ergela horretarako ere Jesusen atzetik jartzen gaitu esanez, Jainko berbera horrelako unetan ere itxuraz desagertzen dela, eta gizakiaren sufrimendua ageri agerian ikusten dela. Eta horrelakoetan itxaropena eta fedea geratzen zaigula aurrera egiteko.

Laugarren eta azkeneko urratsa: Maitasunaren garaipena. Ez gurutzeak ez heriotzak garaitzen dute Jainkoak martxan jarri duena. Maitasunak heriotza gainditzen du, maitasunak porrotari uko egiten dio eta maitasuna azaltzen da azkeneko urratsaren ardatza. Jesus, Jainkoa agertzen da esanez berarekin jarraitzeko eta berarekin lan egiteko dizernimenduaz, baina maitasunetik abiatuz. Jesusen jarraitzailea beraz lehenengoz Jesusen bat egiten du eta hortik aurrera salbazio, erredentzio lanarekin jarraitzen du Jesusekin. Bidean Jainkoaren begiekin ikusten ikasi dugu, bidean gaitzaren ondorioak ezagutu ditugu eta amodioan oinarritu dugu geure bizitza. Orain Jesusekin bat eginda kanpora goaz, kalera goaz berri ona zabaltzera eta esatera beste mundu hobeago bat posible dela.


Inaziok horrelako bidea erakutsi zigun eta askok jarraitu izan dute, ez bakarrik jesuitak, baizik eta beste kongregazio erlijiosoak, baina baita ere batez ere laikoak. Guztiok elizarekin bat eginez, deialdi berbera jasotzen dugu: Hagamos redención; eta hortik aurrera Jainkoak gida gaitzala Inaziorekin egin zuen moduan.Finalmente indicar que Ignacio hoy en día nos sirve de referencia. Nosotros, a semejanza de él, estamos en una encrucijada de la historia. Un mundo que se nos mueve debajo de los pies, un mundo que va lanzado a una velocidad inusitada a no sábemos dónde. Un mundo lleno de oportunidades para vivir mejor, pero también un mundo lleno de víctimas de sus propias contradicciones, donde la mayoría, el 80% es pobre. Un mundo en que cambia sus instituciones, destacando la revolución social que suponen los nuevos modos de entender la familia. Un mundo en que Dios cada vez va ocupando un lugar más discreto, más humilde y a veces un Dios que no hace falta porque molesta. Nos encontramos ante un ser humano lleno del poder creado por sí mismo de destruir la tierra 3 veces, pero con el miedo de no saber que hacer con tanto poder. Por tanto, y al modo de Ignacio nos encontramos ante un tiempo que requiere discernimiento y prudencia; pero también la audacia que tuvo Ignacio de proponer nuevos caminos, de abrir nuevos horizontes de miradas y sobre todo la audacia, que a modo de peregrino tuvo Ignacio de ponerse en camino con la fe del niño que se deja guiar por su padre, porque sabe que le llevará al mejor lugar posible. Pues, a modo de Ignacio, con la ayuda del discernimiento, seamos capaces de escuchar y dejarnos guiar por el Padre bueno
Comments: Post a Comment

<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?