Monday, January 08, 2007

 

Iñigo eta Uxuaren ezkontza

Uxuek eta Iñigok hemen elkartu gaituzte, bere inguruan bere amodioaren sakramentua adierazteko. Amodioa, bikotea era askotan uler daiteke, eta hori gutako guztiok ikusi ditugu hainbat eta hainbat bikotetan,

Iñigo eta Uxue ez al dizue inork esan ea argi duzuen ezkontzeko kontu hau?
Begira tipo edo tipa honekin betirako egon behar zarela…
Benetan argi al daukazue zertan sartzen ari zareten?


Filosofo bat ezkontzetaz harritzen zen, ez amodiogatik, ez erromantizismoagatik eta antzeko gauzegatik. Schpenhauer arritzen zen nola bikoteak izan ziteketen 50 urtetako konbertsazioa. Eta ondo pentsatuz, Iñigo Uxue, ez al zarete bata bestez azpertuko?

Agian, kanpotik ikusita bikotearen mamia ahazten dugula eta arrazoiaz betetako galderak sortzen zaizkigula ezkontzaren abenturari buruzkoak. Baina ezkontzea, eta bereziki gaurko ezkontzan ez da kontratu hutsa, ez da papera soilik, baizik eta zertxobait gehiago adierazten duen gertaera bat. Nik, gehiago esango nuke, ezkontza, bikotea, bizitzan zehar ematen den mirarietako bat da. Bi pertsona elkar bizitzea erabikitzen dute, baina ez bakarrik teilatu batez azpian egotea, edo zertxobait gehiago egiteko, baizik eta antzeko helburuekin, elkar sortutako proiektu bat aurrera eramateko.

Beraiek hartutako irakurgaietan oinarrituz proiektu horrek bi oinarri ditu:

Bata amodioa: Askotan entzun dugu Pauloren amodioaren irakurgai hau, baina beti ezberdin azaltzen zaigu, ezberdinak direlako maitatzen duten pertsonak. Uxuarengan eta Iñigorengan, amodioak kolore berezi bat hartzen du; beraiek beraien familiengandik ikasitakoarekin, denboran zehar jorratu dituzten harremanekin eta bizitzaren zehar hartu dituzten opzioekin, Iñigo eta Uxuen arteko amodioa berezia da, izen eta aurpegi. zehatzak baitu. Baina amodio hori ez da beraientzat bakarrik, noski elkar maitatu behar zaretela, pazientzia izan eta Paulok dion guztia, zeuen amodioa kanpora doa, besteei kutsatzen du, amodioak kutsagarria izango balitz.

Eta horixe da irakurgaietan azaltzen zaigun hurrengo oinarria: GATZA. Gatza Saporea emateko den gauza da, Iñigol eta Uxuek beren bitzitza, batak bestearen saboreaz bete dute, eta ez oker pentsatu. Iñigoren bizitza ez da Uxua gabe ulertzen eta Uxua ezin dezakegu ulertu Iñigo gabe era berdinean. Baina ez hori bakarrik, baizik eta beraien ezkontza, beraien amodioa bikotea berbera gainditzen du eta besteengana joaten da, famili berberen egitura aldatzen du, eta Iñigo eta Uxuaren kasuan baita ere hobetzeko asmo sakona dago. Hau ez da ezkontzaren helburu nagusia, baina gizartea ez da aldatuko amodioa falta bada, gizarte aldeketa guztiak porrot egingo dute, amodioan oinarritutako elkartezko bizi proiektuak falta badira, eta azken finean hori da ospatzen duguna.

Ez bakarrik beraiek ezkontzeagatik dugun poza, ez bakarrik maitasuna hor abstraktoan, baizik eta hemen sortzen den itxaropena, hemen sortzen den familiaren itxaropena, bere eta guztion zorioa bilatzen duen bikoten baten itxaropena.

Argi izan ezazue, Iñigo eta Uxue, hemen jarraitzen duzuen bidea, ez dela bakarrik eta paperekin egingo duzuen bidea; baizik eta itxaropentsu ematen duzuen beste hurratsa eta argi izan ez zaretela horretan bakarrik izango; zuek egongo zarete, agian zeuen seme alabak, hemen gaituzuen famili eta lagun guztiak; baina argi izan Jauna beti zeuen ondoan egongo dela.

This page is powered by Blogger. Isn't yours?