Monday, June 27, 2005

 

ABENDUKO 2 IGANDEA SAN JOSE- DURANGO

Abenduko 2 igandean, eta dakigunez, Elizak denbora berezi hau jartzen digu batez ere gure bihotzeko bideka prestatzeko Jaunaren etorrera.

Eta nola datorkigu ba gure Jauna gure egunotan?

Horixe da modu batean gaur egun ospatzen saiatzen ari garena, eta Jauna gugana era ezberdinetan etorri daiteke, eta horretarako batez ere gure bihotzak prestatuta eduki behar ditugu:

Lehenengoz;

Salbazioa beharra eduki. Gu geuk dagoeneko dena baldin badugu, ez dugu Jaunaren beharrik, hau da, mezetara, gure Jaunaren irrika mundu honek dituen beharrarekin lotu behar dugu. Gure munduan heriotza, gezurra eta egoneza horien mina sentitu behar dugu, eta zoriontasun maila bat lortu arren, gure bihotzak, gure besteekiko elkartasunak eskatzen digu mundu honek zerbait ezberdina behar duela

Jainkoa etortzearen beharra sentitu behar dugula. Horixe egiten du modu batean Juanek eta aurreko profetak; salatu Israelek bizi duen egoera talmalgarria. Gaur egun ere, gure profetak ditugu arlo ezberdinetan gure munduko egoera gogorra zalatzen: munduko gerrak eta gatazkak, gosea, SIDA edo IHESa, pobrezia, jendearen zorion eza eta hainba t eta hainbat gauza. Beraz lehenego jarrera gure munduko profetei belarriak ondo ireki.

Bigarrengoz
Bidea prestatu, gure bihotza ireki. Berriro, aurten ere, Jauna gurekin egon nahi du. Galdera da ea guk harekin egon nahi dugun? Jesusekin bat egitea, ez da lagun batekin kafetxo bat hartzera joatea bakarrik, Jesusekin egotea, haren erreinuaren aldeko konpromisoarekin bat egitea da. Eta denok dakigu, adibidez familiaren bidez hartzen diren konpromisoen bidez, zer den benetako konpromisoa. Nola prestatu gaitezke ba pertsonalki? Gure bihotza besteei irekiz, hau da gure bururura begira egon ordez besteen poz eta tristurei ireki, haiekin bat eginez, Jaunak gurekin bat egiten duen bezala. Horretarako, otoitzak asko laguntzen digu, zeren eguneroko presak gure bihotzeko xamurtasuna kentzen digu.

Hirugarrenez: Elkartea. Jesusek agintzen digu, bera gure artean egongo dela, bi edo gehiago haren izenean elkartzen garenean. Guztiok beharrezkoak gara, batak bestearen hutsuneak betetzen ditu, eta horrela formula magiko bat izango balitz bezala, aurkitzen dugu errezeta perfektoa, bideak guztiz zabaldu daitezen eta oro har denok berdin izaten denok ezberdin izan gaitezen

Hau da hitz gutxietan gaurko berrio ona:
Ahots bat oihuka ari da basamortuan> gaurko profetei nork entzuten die?
Prestatu bidea Jaunari > presta dezagun gure etxea, gure bihotza besteak sar daitezen
Eta bete daitezela sakanak > elkartean batak bestea konplementatzen du.

Horrela gizaki guztiek ikusiko dute Jainkoak ematen duen salbamena.

Hala bedi
Comments: Post a Comment

<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?