Monday, June 27, 2005

 

6. igandea ziklo A-san jose durango

Igande honek hitz asko eta ederrak eskaintzen dizkigu gure hausnarketa eta otoitzarako.

Jeremiasek konfiantzaren gaia ekartzen digu: Bedeinkatua Jaunaz fidatzen dena .
Gaur egun zer esan nahi du Jaunaz fidatzea?

Jeremiasek esaten digu, Jaunaz fidatzen dena fruitu ugari eta zoriontsu izango dela. Pablok, bere gutunean beste urrats bat ematen du eta konfiantza hori heriotza gainditzeko modura zabaltzen du. Beraz jainkoaz fidatzen dena, ez da bakarrik zoriontsu izango, baizik eta heriotza gainditzeko ahalmena dugu Jesukristoren bitartez.

Baina zorionaren bidea, Jesusek berberak esaten digu Lukasen zorintasunetan. Lukasek zorionaren bidegurutzean jartzen gaitu, bi bide aurkeztuz:
Lehenengo bidea:
Txiroak edo pobreak, Gosea, Pairatu edo sufritu, jarraitua, pertsegitua izan.

Bigarren bidea
Dirua, Kontsumoa, Osasuna eta preziatua izatea.

Bi bide hauek Jesusek kontrajartzen ditu zoriontasun eta maldizioen bidez.

Jesusek madarikatzen duen bigarren bidea azaltzen da gure gizartean bide hoberena bezala. Orokorrean guztiok nahi dugu diru gehiago, osasuna gehiago, kontsumo gehiago eta izen hobeago. Eta milioika pertsona ahalegintzen dira jotake, haien helburuak lortzeko, hau da aberatsago izan, errekonozimendu soziala lortu eta abar.

Puntu honetan da Jaunarengan konfiantza jarri behar dugunean, berak eskaintzen digun zorion bideaz fidatuz. Askotan pentsatzen dugu, mundu honetan sufritzea, Jaunaren gustokoa izango dela, baina ez da hala. Kontua da, munduan dauden ezberdintasun negargarriak, munduko goseak, gudak, gaixotasunak, balore ezak,… esan nahi dute gizakia, gizaki guztiak ez dutela berdin balio guztientzat. Esan nahi du, ni neure bizitzan seriotan hartzen badut, besteena ere seriotan hartu behar dudala, eta nire zoriona gizaldi osoarena lotuta dagoela. Beraz Jaunaz fidatu behar garela mundu honetan gizaki guztiak zoriontsu izateko aukera izan arte. Eta zori txarrez gaur egun ez dugu ikusten. Ikusten duguna da 7 segunduru, haur bat gosez hiltzen dela, lehenengo munduan jendea kolesterol eta hipertsentsioz hiltzen dela, eta hirugarren munduan jendea gosez hiltzen dela. Beraz, Jesusen proposamena, Jainkoaren zorion proposamena ez da nik sufritzea, baizik eta guztion artean denon zoriona bilatzea.

Kristauok, Jainkoarekin bat egitera gaude, eta horrek esan nahi du orain Jesusen esku bihurtzen garela, eta Jesusekin bat egiten dugula Jaunartzearen bitartez. Suposatzen da ere geuk haren ametsarekin bat egiten dugula, eta azken finean bere ametsa gizaldi osoaren bizi zoriontsua da. Hori dela eta, Jainkoaz fidatzea esan nahi du bere ametsa beteko dela itxarotea eta hori lortzeko gai izango garela pentsatu.

Nola lortu? Bide asko daude Jainkoaren ametsa betetzeko; lehenengoa gure inguru hurbilean azaltzen zaigu; gure urkoak maitatuz, gure elkarte kristauak besteentzat esanguratsuak eraikiz, gure hurbilena sufritzen ari denari laguntzeko beti prest egonez. Gure zirkulua zabalduz eta gure bizimoduak besteei pentsaerazi diezaiela beste mundu bat posible dela proposatuz. Munduko gaiztakeriak salatuz; gure gizarteak eskaintzen zorion bideen gezurra agerian jarriz. Eta nola ez, gure zoriona besteengana lotu, Jainkoarena lotu, zeren nire bihotza besteei irekitzen dudan adinean gero eta zoriontsuago izango ahal gara.
Comments: Post a Comment

<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?