Monday, June 27, 2005

 

25C igandea, san jose durango

Gaurko ebanjelioak bi bide aurkezten dizkigu: Jesusena eta apostoluena..

Alde batetik, Jesusek bere heriotza iragartzen du, intimitate giro batean. Jesusek presa sentitzen du, bere ikasleei ahalik eta gehien irakusteko, baina hauek beste mundu batean daude eta gainera ez diote horrelako iragarkarik ulertzen. Eta ez hori bakarrik, baizik eta Apostoluek beste eztabaida zekarten eskuartean; ea haietako nor zen garrantzitsuena.

Jesusen erantzuna oso adierazgarria da umearen adibidearekin, hau da Jesusek iragartzen duen erreinuan, handiena txikiena izan behar duela.

Eszena honetan agertutakoa eguneroko egoerekin lotu ditzakegu, batez ere Jesuseri era serio batean jarraitu nahi dugunontzat:

Alde batetik aurkitzen gara gure gizarteak dituen baloreak eta funtzionamentu moduak. Eta hori apostoluen eztabaidan ikusi dezakegu, ea nor den garrantzitsuena. Beste modu batean esanda, ea nork irabazten duen diru gehiago, ea nork duen botere gehiago, ea nor aprobetxatzen den besteen egoerataz, …. E.a. Azken finean, gure burua besteen aurrean jartzea da.

Bestetik aurkitzen gara Jesusek dionarekin. Haurra jartzen digu adibide bezala, adierazteko Jainkoaren erregetzaren logika beste modukua dela, hau da , handia izan nahi duena txikiaren bidea jarraitu behar duela. Eta hori gaur egun ere bere itzulpena du: alde batetik gure familiko girotan, laguntzeko jarreretan; bainan ez du hantxe bertan geratu, baizik eta Jesusek egin zuen bezala, amaierainko jarrera dela, bere bizia emateko modukua.

Beraz gaurko berrionak berriro bide gurutz batean kokatzen digu tentsio askori aurre egiteko: alde batgetik gure gizarteak dituen injustizia erak, eta bestetik amodio radikalaren bidea; eta hauek askotan ez dira konpatibleak, bateragarriak.

Horren adibide bat da CARITAS elizako erakundea. Gaur ere, elizak munduko erronkei erantzuteko modu bat, eta Jesusen estiloa jarraitu nahian: Eta guztiok dakigun zer den karitas, baina ezaugarri batzuk azaldu nahi nituzke, batez ere denok ikusi dezagun, munduko eta Jesusen arteko estiloen konfliktoan bide bat hartu dezakegula:
Elizaren erakundea da: Hau da Jesusen jarraitzaleak bultzatutakoa, eta Jesusen asmo berbera nahi dutenen pertsonas osatua.
Behartsuen aldekoa: Jainkoaren erregetzaren protagonistak pobreak, behartsuak dira, hemen, Karitasen sentzua bereaiek dira ere.
Justizia bultzatuz. Denok dakigu, kasu askotan pobrezia injustiziarekin lotuta dagoela; eta justizia bultzatu behar dugula, alderatuak, marjinatuak bere giza duintasuna berreskuratzeko.
Bolondres, boluntarioen lanarekin bultzatua: Hau da, Jesusek bezala, besteei dohainik serbituz. Gaur egun, dena diru truke egiten denean, ez al da testimonio polita, jendeak besteei serbitzen duenean musutruk, hau da ordainean ezer jaso barik?
Gizakiaren garrantzia; hau da, kontua ez dela arazoak konpontzea, baizik eta pertsonaren duintasuna errespetatzea eta hobetzea. Beraien konpromezua da mundu gizakiagorra bultzatu tratu gizakorraren bidez, pertsona oroar kontsideratuz.
Herri guztietara irekia. Denok jainkoaren seme alabak gara, eta beraz denok dugu eskubidea eta betebeharra gizaki guztiarekiko. Beraz ezin dugu inor ahaztu, nahiz eta etorkina iza.

Guzti honekin ikus dezakegu, nola Jainkoaren erregetzaren eraikuntza gure eskutan jarraitzen duela, eta Caritasek egiten duen lanarekin, Jainko erreinu hori hurbilago dago. Kontua da, ea nolakoa den gure erantzuna: Haurrak bezala izan nahi dugu, edo nahiago dugu eztabaidatu ea gutako nor den garrantzitsuena.
Egun hauetan bizkaia zehar ditugu Santa Tereista de Lissieuxeko relikiak. Gaur Durangon daude, eta beraen omenez Santa Teresita de Lissieuxeko mezuaren gune garrantzitsuenekin amaituko dut eskaera moduan:

Apaltasun bidetik joan gaitezela.
Amodiotaz bete betean maitamendu gaitzala
Beti eta guztiz Jainkoaren borondatea betetzen saia gaitezela
Eta animen aldeko grina, gure bihotza bete dezala.

Ala bedi
Comments: Post a Comment

<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?