Monday, June 27, 2005

 

2005 Jesusen igokundea

Gaurko irakurgaik, beste gauzen artean bi gai azpimarratzen dizkigute:

Bata, Jesusen gorespena eta bestea misioa.

Goazen lehengoarekin, Jesusen gorespena:

Lukasen ebanjelioan, Jesus agertzen da ikasleetaz agurtzen Betaniarako bidean, bertan ikasleak bedeinkatzen ditu eta hauengandik aldentzen da. Lukasek eta beste ebanjelistak kontaketa hauen bitartez beraien berri ona, beraien ebanjelioari amaiera ematen diote, Kontakizun hauetan Jesus goresten dute eta Jesusen igokundea azaltzen zaigu gorespen honen irudi bezala. Orain Jesus bere benetako lekura bueltatzen da, orain Jesus Aitaren eskuinean kokatzen da, etorri zen lekura bueltatzen da.

Hementxe topatzen dugu guri egiten zaigun gonbidapena galdera baten bidez, Non kokatzen dugu Jesus geure bizitzetan, geure munduan. Zein da bere lekua geure bihotzetan? Nola hartzen ditugu erabakiak geure eguneroko gauzetan?

Jesus bere lekuan egoteak ez du esan nahi, han zeruan bizi dela, astronauta bat bezala. Jesusen gorespena ez da atzoko bodako estilokoa, printzeak gurtzen direla. Jesusen igokundea esan nahi du, Jesus behe behetik datorrela, heriotza garaitu duela, berpiztu egin dela eta modu honetan heriotzari eta bekatuari aurre egin diela. Hori da Jesusen lekua, bekatuari aurre egitea, heriotzaren aurrean garaile suertatzea. Beraz gure bizitzan Jesus bere lekuan kokatzea esan nahi du prest gaudela, Jesusen moduan gaurko bekatuei aurre egitea, pakearen alde egitera, gosearen aurka egitea, amodioaren alde apustu egitea eta ezinezkoa dirudiena posible egitea.

Modu honetan gaurko irakurgaien bigarren gaian sartzen gara, MISIOA.
Beraz zein da misioa geure egunerokoan
Bata, Jesusen testigu izatea, benetako testiguak, adieraziz nola Jesus heriotzari aurre egin ziola eta orain gurekin dabilela. Bai Bibliako misio edo bidaltze testu gehienetan bi arlo topatzen ditugu:
bata, Bidalketa eta Jainkoa,
eta bigarrena: Jesus gurekin egongo delakoaren promesa.
Eta Jesusen testigua izatea ez d gauza arrarorik egitea, baizik eta Jainkoa mundu honetan egoteko daukan moduan egotea, hau da maitatuz. Jainkoa maitasuna denez, guk benetan elkar maitatzen badugu, ziur egon gaitezke Jainkoaren benetako testiguak garela.

Eta azkenik, Jesus bere lekuan edukitzea eta haren bidalketaren testigu izateak poza dakarkigu bihotzera. Benetako poza, Jesusen ikasleek izan zuten modukoa, Jerusalenera bueltatu zirela poz pozik. Agian orain , ez gara bazkaltzera bueltatuko hain poz pozik; baina jakin behar dugu, Jesusen testigu bagarela haren poza eta amodioa besteei emateko gai izan behar garela. Azken finean, gure Inaziok dion bezala, Jesusen berpiztuerak bihotzeko poza ekartzen digu.

Horrela, aste honetarako gonbidatzen zaituztet poza izan dadila gure aste honetako ardatz nagusia, eta eguneroko gauza txikietaz gozatzeko gai izan gaitezela besteei ere gozarazteko.

Jarrai dezagun gure ospakizuna gure fedea, aitortuz, bertan esango dugu bekatuak, eta heriotzak ez dutela azkeneko hitzak ez hemen ez Iraken ez inon, azken finean Jainkoa gure alde dugu eta.
Comments: Post a Comment

<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?