Monday, June 27, 2005

 

2004 GURUTZ SANTUKO HOMILIA

Gaurko liturgiak eskeintzen digun ozpakizuna nahiko berezia da. Gurutzearen festa ozpatzen ari gara. Eta nola ozpatu dezakegu, horrelako festarik, gurutzea tortura eta heriotza aparatua baizen?

Nola ospatu dezakegu, gure Jainkoa preso hartu zutela, torturatu egin zutela eta azkenean gurutz batean heriotz nazkagarri bat eman ziotela?

Kristauok horrelako galderari erantzuteko gai izan behar dugu. Fedearen begiekin ikus dezakegu, gurutzea, kondenazioren aparatua bazen, orain salbazio bidea dela, heriotzako bidea zena, orain beneteako bizia dela, eta gizon bat hil zen lekuan, Jainkoaren amaieraezinako amodioa agertzen zaigula. Horrela, esan dezakegu, gurutzea salbazioa dela, eta horrela uler dezakegu horrelako festa ozpatzea.

Beraz, gaur ere gure begirada altza dezakegu salbazio bila. Lehenik, Israeldarrek egin zuten bezala, basamortuan sugeen erasoen eraginetik bizia salbatzeko. Gero lehengo kristauek, Jesusen gurutzera begira beraien bizitzaren salbamena aurkitzen zuten haren bizi modua jarraitu nahian.

Baina gaur nola ikus dezakegu salbazioa, nola aurkitu dezakegu salbazioa inguruan ditugun hainbat eta hainbat gurutzetan.
Gaurko egunkaria irakurtzen badugu, gure munduan bizi garen momentuak ez dira batere errazak:
Iraken egunero hildakoak, Palestinar eta Israeldarren arteko borrokaren ondorioz, hildakoen kopurua egunero hainditzen da. Gure herrian bertan mehatsupean bizi diren hainbat eta hainbat pertsona, eta bortsakeriaren biktimak ere geure hurbilean ditugu. Ezin dugu ahaztu ere, munduan miloika pertsona gosez hiltzen direla, edo gure hurbilean kantzerrak, bihotzekoak, eta hainbat eta hainbat gaisotasuna edo iztripuak sortzen dituen gurutze antzeko sufrimenduak. Nola ikus dezakegu, bertan salbazioa?

Ez dakit, ondo, eta benetan misterio hutsean sartzen gara. Dakiguna, Jainkoa Jesusen bidez, gurekin egoteko asmoa duela, guk zoriontsu izatea nahi duela, eta hori oso ondo adierazten du gure gaurko lehen irakurgaiak. Jainkoa, Jesusen bidez, gugana hurbiltzen dela, gure maisaletara hurbiltzen dela, gure minean, gure sufrimenduarekin bat egitera. Eta bat egite horretan salbazioa agertzen dela, itxaropena azaltzen dela; eta denok gara testigu, gure munduan itxaropena edonon agertzen dela; helbarrituak bere egoerataz irteteko ahaleginetan, gure munduan pakearen alde lan egiten duten hainbat eta hainbat pertsonengan, momentu latzetan sortzen zaigun irifarra, medikuak, misiolariak, batak besteari laguntzen dionean, kooperanteak, aitak eta amal beraien seme alaben alde, eta hainbat eta hainbat adibide aurkitu ditzakegu; bat, besteen alde sakirfikatzeko gai dela ikusteko.

Azken finean, gurutzeak zoriontasunei begiratzen du, eta haiekin mundua ankaz gora jartzen dugu salbazio, bizia sortu dadin.

ZORIONEKOAK bihotzez behartsu bizi zaretenok, jainkoa baituzue errege.
ZORIONEKOAK negarrez zaudetenok, zuek Jainkoak kontsolatuko zaituztelako.
ZORIONEKOAK bihotz gozokoak, Jainkoak hitz emandako lurraz jabetuko zaretelako.
ZORIONEKOAK Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri zaudetenok, Jainkoak asetuko zaituztelako.
ZORIONEKOAK errukitsu zaretenok, zuetaz Jainkoa errukituko delako.
ZORIONEKOAK bake egileak, zuek Jainkoaren semealabak izango zaretelako.
ZORIONEKOAK Jainkoaren nahia betetzeagatik, erasotuak, zuek izango duzuelako Jainkoa errege.
ZORIONEKOAK niregatik madarikatuko zaituztenea, erasoka eta gezurrez gaitz esaka erabiliko zaituztenean.

Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria.
Ala bedi.
Comments: Post a Comment

<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?